Artxandako Tuneletako Gau Krosa lasterketa urriaren 3an egingo da, 20:30etik aurrera, eta 750 kirolarik parte hartuko dute.
Probak kirol-esperientzia berezia eskainiko du, parte-hartzaileei Bilboko errepide-tunel nagusietako batzuk zeharkatzeko aukera emanez, guztiz kontrolatutako eta okasiorako bereziki prestatutako ingurune batean.
Irteera eta helmuga puntu berean egongo dira, Ugasko–Artxanda tunelean, Artxandarako goranzko noranzkoan. Handik, parte-hartzaileek hiru tunelok zeharkatuko dituen zirkuitua egingo dute: Ugasko–Txorierri tunela, Txorierri–La Salve tunela eta La Salve–Ugasko tunela; azkenik, Ugaskoko abiapuntura itzuliko dira.
Horrela, probak aukera emango du hiru tunelak zirkuitu zirkular batean zeharkatzeko, irteera eta helmuga puntu berean izanik.







